Asteazken Beltza
Asteazken Beltza (ingelesez: Black Wednesday) 1992ko irailaren 16an izandako gertaera izan zen, noiz John Majorren gobernu kontserbadoreak libera esterlina beheko mugaz gain mantentzeko kapaz ez zenez truke-tasen mekanismotik (TTM) atera zuen. Erabaki horri esker, George Sorosek, garai hartako dibisa-merkatuaren inbertitzailerik ospetsuena, epe laburrerako salmentei esker mila milioi libera baino gehiagoko irabaziak izan zituen.[1]
1997an Beroren Maiestatearren Altxorrak egindako ikerketa batean, Asteazken beltzak 3.400 milioi liberako kostua izan zuela zenbatetsi zuten.[2] 2005ean, 2000. urteko Informazio Askatasunaren Legeari esker, benetako gastua 3.300 milioi liberakoa zela jakin zuten.[3]
1992ko abuztu eta irailean izandako galera komertzialak 800 milioi liberakoak izan zirela taxutu zituzten, baina zergadunen galera nagusia debaluazio beratik zetorkien: britainiar gobernuak atzerritar dibisatan 24.000 milioi dolar mantenduko balitu, libera beherakada bera izango zatekeen eta Erresuma Batua k 2.400 milioi liberako irabazia izango zukeen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Litterick, David. (2002-9-13). «Billionaire who broke the Bank of England» The Daily Telegraph (Londres).
- ↑ (Ingelesez) Dury, Hélène. Black Wednesday. .
- ↑ (Ingelesez) Tempest, Matthew. (2005-2-9). «Treasury papers reveal cost of Black Wednesday» The Guardian.
- ↑ Financial Times, 2005-2-10
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |